XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oparigaiaren odolak garrantzi berezia zuen, haren bidez egiten baitzen garbiketa edo pekamena (Lb 4,1-5,13). Ik. Barkamen Eguna.

- Ordain-oparia: Barkamen-opariaren idurikoa zen; bainan hemen oinarrizko ideia ez da ohargabeko hutsen garbiketarena, baizik Jainkoari edo aldeko lagunari egin kaltearen ordainketarena (Lb 5,14-26).

Sakrifizioak noiz eta nola eskaini behar ziren zehatz-mehatz arautua zuen legeak.

T.B.aren arabera, Jesusek, bere burua behin betiko opari eskainiz, bekatuak osoki desegin eta Jainkoarekin baketu eta elkartu gaitu; beraz, lehenagoko kultu-sistema eta haren muin ziren sakrifizioak baliogabetuak dira (Heb 8-10).

Opariak T.B.an bizi-obedientziarekin eta haurride-zerbitzuarekin badu ikustekorik, ez erritoekin (Erm 12,1).

Ordaina, ordainketa, Ik. Jujamendua: Gaztigua. Saria.

(T.Z.) Ordaina saria edo gaztigua norberaren egintzen ondorioa da (Jb 8,3- 7; Es 22,8).

Ordaina mundu huntan bete behar baitzen, gizaki zuzenaren saria bizitze luzea, aberastasunak, ohorea... ziren; gaixtoen zoria, berriz, ezbeharra eta hondamena; Dt 28ko benedizione eta madarizioneen logika da.

Halere, esperientziak maiz gezurtatzen zuen ordainketaren lege hau (ik. Jr 12,1-4), eta Jobek gogor egiten dio kontra.

(T.B.) Hemen osoki aldatzen da T.Z.eko ikusmoldea, ordaina ez baita mundu huntakoa: saria Jainkoaren esku dago eta Kristo bera da (Mt 6,1-18; Ap 1,21-26; KoI 3,24).

Mt 20,1-16ko parabolaren arabera, saria Jaunaren onezia neurrigabearen araberakoa da, ez giza merezimenduen araberakoa.

Halere, maiz errepikatzen da T.B.an ere nork bere jokabidearen araberako jujamendua izanen duela (Mt 16,27; Erm 2,6; 2 Ko 5,10; Ap 22,12).

Jesusenganako (eta aldeko lagunarenganako) jarrera izanen da erabakiorra auzian (Mt 25,31-46; Mk 8,38).

Orenak, orena (Jesusen,..).

T.B.ko garaian egunak hamabi oren zituen, iguzkiaren ateratzetik sartzera arte (Jn 11,9); beraz, urtaroen arabera, egunak iraupen desberdina zuen.

Pratikan, eguna lau zatitan banatu ohi zen: goiza (6-9), hirugarren orena (9-12), seigarren orena (12-15) eta bederatzigarren orena (15-18).

Itzulpenean ordezkoak eman ditugu (Mt 20,3.5.6.8).

Gaua ere hirunau zatitan banatzen zen, gaubeilak deituak (Mt 14,25).

Jesusen orena, ordua: Erran-molde berezia Joaniren ebanjelioan.

Jesusen orena Aitarenganat itzultzeko orena da (13, 1), pasionea, heriotzea, piztea eta zerurat altxatzea batean hartzen dituena.

Oren hori Aitaren aintzaren eta Semearen jainkozko aintzaren agerpen osoarena da (Jn 17).

Otoitza.

Otoitza fededunak Jainkoarekin duen harreman pertsonalaren adiarazpena da.

Gisa berean otoitz, poema eta kantu diren Salmoek biltzen dute bereziki T.Z.eko otoitza.